electric efficiency
  • euskabea,sector terciario
  • euskabea,sector terciario
  • euskabea,sector terciario
  • euskabea,sector terciario
  • euskabea,sector terciario
  • euskabea,sector terciario
  • euskabea,sector terciario
  • euskabea,sector terciario
  • euskabea,sector terciario
  • euskabea,sector terciario
  • euskabea,sector terciario
  • euskabea,sector terciario
  • euskabea,sector terciario
  • euskabea,sector terciario

• Hotelak.

• Ospitaleak.

• Kultur zentroak eta museoak.

• Kiroldegiak.

• Bulego-eraikinak.

• Merkataritza-zentroak.

• Ikastetxeak.

• Eraikin bereziak.

Proiektuak estatuko ingeniaritza eta arkitektura-estudio onenekin elkarlanean garatzen dituen ingeniaritza-saila propioa dugu.

Argiztapen tekniko eta dekoratzaileari buruzko azterketak egiten ditugu. Hainbat arlotan, hala nola, Arkitekturan eta Barne-diseinuan, Museografian, Erakusketetan, Irakaskuntzan edo Kiroldegietan bezeroei egokitutako proiektuak egiten ditugu. Guztietan merkatuko teknologia desberdinak erabiltzen ditugu: led edo diodo argi-igorlea, katodo hotza, indukzioa edo ohiko argiztapena, besteak beste.

Ezaugarri hauek dituzten armairuak fabrikatzeko tailer propioa dugu:

• Banaketa: 6.300 A eta 150 kA-raino.

• Eragingailuak: fabrikatzaile nagusien (SIEMENS, ABB, TEE, ROCKWELL edo ALLEN BRADLEY, besteak beste) bariadore eta abiagailuak.

• Automatismoak: PLC fabrikatzaile nagusiekin (SIEMENS, OMRON, TEE, BECKHOFF edo ALLEN BRADLEY, besteak beste) prozesuak automatizatzeko.

• Protekzio eta kontrola: ekipamenduak, motorrak, sorgailuak edo transformadoreak babesteko funtzio anitzeko erreleen fabrikatzaile nagusiekin (GEE, SIEMENS, ABB edo ZIV, besteak beste).

Proiektu bakoitzean CADDY / EPLAN eta AUTOCAD formatuan dokumentazio osoa ematen dugu.

LabView ingurunearen bidez, instalazioaren benetako funtzionamendua simulatzeko saiakuntza-bankuak ditugu.

sat

Laguntza Teknikoko Zerbitzuak (LTZ) ekipamenduen mantentze-lan zuzentzaile eta prebentiboa egiten du (hala nola, ekipo elektrogenoak, etengabeko elikatze-sistemak eta beste ekipo kritiko batzuk).

Norberari egokitutako erdi eta behe-tentsioko kontratuak egiteko aukera ematen dugu.

Matxuren arreta-zerbitzua egunean 24 orduetan dihardu.

Instalazioen monitorizazio eta telekontrolerako azken belaunaldiko ekipamenduez hornituta gaudelarik.

Goi nahiz behe-tentsioko era guztietako instalazio elektrikoak egiten ditugu.

• Instalazio integrala kontzeptua aintzat hartuta, eraikin baten Instalazio Berezien diseinua eta muntaketa eskain diezaiekegu bezeroei, hala nola, ahots/datu-sareak, megafonia, interfonia, interkomunikazioa, telebista-zirkuitu itxiaren bidezko segurtasuna, intrusismoa eta sarbideen kontrola.

• Behe-tentsioko instalazioak, hala nola, kanalizazioak, linea nagusiak eta bigarren mailakoak, argi eta indar-puntuak, mekanismoak edo domotika. Betiere, arau hauek betetzen ditugu: Behe Tentsioko Araudi Elektroteknikoa, Telekomunikazio Azpiegitura Erkideei buruzko Araudia eta Eraikuntzaren Kode Teknikoa.

• Eraikinen kudeaketa integrala (Building Management Systems): SCADA (Supervisory Control and Data Adquisition) sistemen bitartez datuak bildu eta monitorizatzea, sistemen integrazioa onartzen. Helburua gure instalazioen ustiapenean eta mantentzean energia efizientzia handiena lortu eta kostuak murriztea izanik.

• Konpainia nahiz abonatuen transformazio zentroak.

• Neurtze instalazioak.

• Kondentsadoreen bateriak.

• Goi eta behe-tentsioko lurpeko linea elektrikoak.

• Lur-konexioko sistemak.Tximistorratza.

Duela 10 urte baino gehiago, energia-aurrezkiaz eta efizientziaz aholku emateko, ecoconsulting izeneko aholkularitza energetikoko saila sortu genuen, kostuak murrizten lagunduko duen kudeaketa energetiko egokia aintzat hartu beharra baitago lehiakortasuna hobetzeko. Hauek dira aholkularitzaren bidez ematen ditugun zerbitzuak:

• Ikuskaritza energetiko elektrikoa: instalazioen diagnosi energetikoa eta teknikoa.

Goi nahiz behe-tentsioari dagokien ikuskaritza elektrikoak.

Energia aurrezteko azterketak: argiztapena, aire-girotzea (HVAC: berokuntza, aireztapena eta aire girotua).

Diru-laguntzak lortzen laguntzea.

Energia Ziurtapenak (LEED).


• Kontratazioaren kudeaketa: horniduren, kontratuen eta energia-ratio orokorraren kudeaketa.

Elektrizitate-hornidura kontratatzerakoan norberari egokitutako aholkua ematea.

Fakturazio elektrikoa aztertzea.

Energia elektrikoa optimizatu eta horren kostuak murriztea: potentzia terminoa, energia terminoa,

potentzia faktorea, penalizazioak.

Merkatu librean elektrizitatea erosteko estrategiak: prezio finkoa, OMELen eta OMIPen indexatutako prezioa, prezio mistoa.

Enpresa merkaturatzaileei eta banatzaileei dagozkien kontuetan kudeaketak egitea eta horiei erreklamazioak egitea.


• Aldagaien neurketa, telekudeaketa eta efizientziaren adierazlea.

Kontsumoak monitorizatu eta kudeatzeko sistemak.

Teleneurketa-sistemak.


• Eskariaren kudeaketa: kargaren kontrola, energia erreaktiboa konpentsatu eta harmonikoak filtratu.

Kontsumoak kudeatzea, zirkuituak aktibatzea/deskaktibatzea.

Kontsumoen joerak.

Plangintza.


• Ekoizpena hobetzea: ekoizpen eta mantentze-kostuak.

Energia Kudeatzeko Sistemak.

Neurrira egindako fakturak.


Euskadiko Energiaren Klusterreko eta Donostiako Energia Berriztagarrien eta Efizientzia Energetikoaren Klusterreko kideak gara.

PolĂ­gono Borda Berri • 11 • 20140 • Andoain • Gipuzkoa • Spain | T 943 300 500 • F 943 300 470 • euskabea@euskabea.com