electric efficiency
  • euskabea,sector renovables
  • euskabea,sector renovables
  • euskabea,sector renovables
  • euskabea,sector renovables
  • euskabea,sector renovables
  • euskabea,sector renovables
  • euskabea,sector renovables
  • euskabea,sector renovables
  • euskabea,sector renovables
  • euskabea,sector renovables
  • euskabea,sector renovables

Energia Berriztagarrien sailak 25 urte baino gehiagoko esperientzia du eta eremu hauetan jarduten du:

• Sorkuntza hidraulikoko instalazioak.

• Kogenerazio eta biomasa instalazioak.

• Eguzki-sorkuntza fotovoltaiko eta termoelektrikoko instalazioak.

• Urak araztu eta tratatzeko instalazioak (ETAP, EDAR, etab. …).

• Zentral hidroelektrikoen modernizazio eta automatizazioa.

Ingeniaritza-saila propioa izanda, proiektuak banan-banan garatu, bezeroen beharretara egokitu, indarreko arautegiari lotutako konponbide onenak eman eta erakunde ofizialek eskatutako izapideak egiten ditugu. Izan ere, 25 urte baino gehiago daramatzagu gure instalazioen portaera elektrikoa diseinatzen.

• 132 kV-rainoko azpi-estazioak.

• Transformazio-zentroak.

• Behe-tentsioko instalazioak.

• Instalazio bereziak.

• Kontrol eta monitorizazioa.

Armairuak fabrikatzeko tailer propioa dugu:

• Banaketa: 6.300 A eta 150 kA-raino.

• Eragingailuak: fabrikatzaile nagusien (SIEMENS, ABB, TEE edo ROCKWELL, besteak beste) bariadore eta arrankadoreak.

• Automatismoak: prozesuak automatizatzeko PLC fabrikatzaile nagusiekin (SIEMENS, OMRON, TEE, BECKHOFF edo ALLEN BRADLEY, besteak beste).

• Protekzio eta kontrola: ekipamenduak, motorrak, sorgailuak edo transformadoreak babesteko funtzio anitzeko erreleen fabrikatzaile nagusiekin (GEE, SIEMENS, ABB edo ZIV, besteak beste).

Proiektu bakoitzean CADDY / EPLAN eta AUTOCAD formatuan dokumentazio osoa ematen dugu.

LabView ingurunearen bidez, instalazioaren benetako funtzionamendua simulatzeko saiakuntza-bankuak ditugu.

Erregulazio, Kontrol, Protekzio, Monitorizazio eta Telekudeaketa sistemen Programazio eta Abiaraztean aditua den taldea dugu. Zerbitzu hauek ematen ditugu, besteak beste:


Programazioa:

• Erregulazio algoritmo propioa duten PLC industrialak.

• SCADA (Supervisory Control and Data Adquisition) sistemak; erabiltzaile batek kontrol-gela batetik, urruneko gailu batetik edo batzuetatik datuak bil ditzakeen edota gailu horiei kontrol-jarraibideak bidal diezazkieken software sistemak. Adibide gisa:

Alarma-sistemak.

Historikoak.

Joera-kurbak.

Instalazioaren sinoptikoa.

Instalazioaren parametrizazioa.

Txostenak.

Datuen azterketa.

Internet bidez instalaziora sartzea.

Ohartarazle telefonikoa, mezu laburren zerbitzua, posta elektronikoa


• Funtzio anitzeko protekzio-erreleak.

• Frekuentzia-bariadore eta abiagailuak.

• Komunikazioetako eta urruneko sarbiderako ekipamenduak.


Abiaraztea:

• Sorkuntza-ekipamenduak:

Turbina hidroelektrikoak.

Sorgailu elektrikoak.

Gas eta biodiesel bidezko sorkuntza-motorrak.

Instalazio fotovoltaikoetarako inbertsoreak.


• Ekipamendu bereziak:

Sinkrono eta asinkrono motoreak.

Erdi eta behe-tentsioko bariadoreak.

Erdi-tentsioko kondentsadoreen bateriak.

Ponpaketa, iragazpen eta arazketa ekipamenduak.


• Hainbat komunikazio-protokolotan oinarritzen diren komunikazio-sare industrialak (PROFIBUS, MODBUS, ETHERNET, DEVICE NET, OPC …).

sat

Laguntza Teknikoko Zerbitzuak (LTZ) mantentze-lan zuzentzaile eta prebentiboa egiten du.

Norberari egokitutako erdi eta behe-tentsioko kontratuak egiteko aukera ematen dugu.

Matxuren arreta-zerbitzua egunean 24 orduetan dihardu.

Instalazioen monitorizazio eta telekontrolerako azken belaunaldiko ekipamenduez hornituta gaudelarik.

Instalazio integrala kontzeptua aintzat hartuta, proiektu elektriko baten atal guztiak (diseinu-fasetik hasita, proiektua burutu arte) solaskide bakarrarekin lantzeko aukera jartzen dugu bezeroen eskura. Era guztietako instalazio elektrikoak egiten ditugu, goi nahiz behe-tentsioan. Hauek nabarmendu nahi ditugu:

• Sorkuntza-ekipamenduak instalatu eta abiaraztea:

Turbina hidroelektrikoak: Voith, Alstom, Andritz…

Sorgailu elektrikoak: Indar, Alstom, Gamesa…

Gas edo biodiesel bidezko sorkuntza-motorrak: Jenbacher, Caterpillar, Deutz …

Instalazio fotovoltaikoetarako inbertsoreak: Ingecom, Xantres, Zigor, Schuko …


• Ekipamendu bereziak instalatu eta abiaraztea:

Sinkrono eta asinkrono motoreak.

Erdi-tentsioko bariadoreak.

Erdi-tentsioko kondentsadoreen bateriak.

Ponpaketa, iragazpen eta arazketa ekipamenduak.


• PLC industrialen fabrikatzaile nagusien bitartez eginiko sistemen kontrola eta automatizazioa (Siemens, Omron, Allen Bradley, Telemecanique…). Erregulazio algoritmoak.

• Muntaketa, kableaketa eta tresneriaren egiaztapena.

• Funtzio anitzeko erreleen fabrikatzaile nagusiekin egindako protekzioen selektibitatearen azterketak, (GEE, Siemens, ABB, ZIV…).

• SCADA (Supervisory Control and Data Adquisition) sistemetan oinarritzen den ekipamenduen integrazioa eta prozesuen monitorizazioa.

• Hainbat komunikazio-protokolotan oinarritzen diren komunikazio-sare industrialak (PROFIBUS, MODBUS, ETHERNET, DEVICE NET, OPC …).

• Lur-konexioko sistemak diseinatzea. Tximistorratza.

• 132 kV-rainoko azpi-estazioak.

• Transformazio-zentroak.

• Konpainia eta abonatuarentzako neurtze instalazioak.

• Erdi eta behe-tentsioko kondentsadoreen bateriak.

• Goi eta behe-tentsioko lurpeko linea elektrikoak.

• Behe-tentsioko instalazioak.

• Instalazio bereziak: telebista-zirkuitu itxiaren bidezko segurtasuna, intrusismoa eta sarbideen kontrola.

• Instalazioen modernizazio eta automatizazioa.

Duela 10 urte baino gehiago, energia-aurrezkiaz eta efizientziaz aholku emateko, ecoconsulting izeneko aholkularitza energetikoko saila sortu genuen, kostuak murrizten lagunduko duen kudeaketa energetiko egokia aintzat hartu beharra baitago lehiakortasuna hobetzeko. Hauek dira aholkularitzaren bidez ematen ditugun zerbitzuak:

• Ikuskaritza energetiko elektrikoa: instalazioen diagnosi energetikoa eta teknikoa.

Goi nahiz behe-tentsioari dagokien Ikuskaritza elektrikoak. Energia aurrezteko azterketak:

argiztapena, konpresoreak, motorrak. Diru-laguntzak lortzen laguntzea.


• Kontratazioaren kudeaketa: horniduren, kontratuen eta energia-ratio orokorraren kudeaketa.

Elektrizitate-hornidura kontratatzerakoan norberari egokitutako aholkua ematea.

Fakturazio elektrikoa aztertzea.

Energia elektrikoa optimizatu eta horren kostuak murriztea: potentzia terminoa, energia terminoa, potentzia faktorea, penalizazioak.

Merkatu librean elektrizitatea erosteko estrategiak: prezio finkoa, OMELen eta OMIPen indexatutako prezioa, prezio mistoa.

Enpresa merkaturatzaileei eta banatzaileei dagozkien kontuetan kudeaketak egitea eta horiei erreklamazioak egitea.


• Aldagaien neurketa, telekudeaketa eta efizientziaren adierazlea.

Kontsumoen eta karga-kurbaren kontrola eta jarraipena.

Kontsumoak monitorizatu eta kudeatzeko sistemak.

Teleneurketa-sistemak.


• Eskariaren kudeaketa: kargaren kontrola, energia erreaktiboa konpentsatu eta harmonikoak filtratu.

Punta kontrolagailuak eta automata programagarriak.

Kontsumoen joerak.

Plangintza.


• Ekoizpena hobetzea: ekoizpen eta mantentze-kostuak.

Energia Kudeatzeko Sistemak.


Euskadiko Energiaren Klusterreko eta Donostiako Energia Berriztagarrien eta Efizientzia Energetikoaren Klusterreko kideak gara.

Polígono Borda Berri • 11 • 20140 • Andoain • Gipuzkoa • Spain | T 943 300 500 • F 943 300 470 • euskabea@euskabea.com