electric efficiency
  • euskabea,sector industrial
  • euskabea,sector industrial
  • euskabea,sector industrial
  • euskabea,sector industrial
  • euskabea,sector industrial
  • euskabea,sector industrial
  • euskabea,sector industrial
  • euskabea,sector industrial
  • euskabea,sector industrial
  • euskabea,sector industrial
  • euskabea,sector industrial
  • euskabea,sector industrial
  • euskabea,sector industrial
  • euskabea,sector industrial

Gure talde tekniko trebatuak bezeroen neurrira egindako konponbide tekniko nahiz ekonomikoak, bai goi eta behe-tentsioetan eskeintzen ditu, berme osoaz eta indarreko araudiak eta arautegiak betez. Horra hor:

• “Giltza eskura” proiektuak.

• Hainbat tipologiatako eta tentsio mailatako azpi-estazio elektrikoak.

• Konpainia nahiz abonatuen transformazio zentroak.

• Goi eta behe-tentsioko lurpeko linea elektrikoak.

• Proiektuak idatzi eta obrak zuzendu.

• Hainbat erakundetan (Industria, konpainia banatzaileak …) instalazioak legeztatzea.

• Oinarrizko ingeniaritza eta garapen ingeniaritza.

• Goi nahiz behe-tentsioko instalazioak araudira egokitzea.

• Instalazio bereziak: megafonia, komunikazioak (zuntz optikoa), ahotsa eta datuak, telebista-zirkuitu itxia, sarbideen kontrola …

• Argiztapena.

• Erdi nahiz behe-tentsioan, E-Plan programaren bitartez, era guztietako kuadro elektrikoak neurrira diseinatzea.

• Gai kritikoetan laguntza edo aholkularitza, hala nola, lur-konexioko sistemak, protekzioak, energia erreaktiboaren konpentsazioa eta harmonikoak, besteak beste.

Goi-mailako prestakuntza eta esperientzia ugaria izanda, tresna berrienez baliatzen diren muntatzaileak ditugu. Goi nahiz behe-tentsioko era guztietako instalazio elektrikoak egiten ditugu. Instalazio hauek nabarmenduko ditugu:

• Hainbat tipologiatako eta tentsio-mailatako azpi-estazio elektrikoak.

• Konpainia nahiz abonatuarenak diren132 kV-rainoko transformazio zentroak.

• Goi eta behe-tentsioko lurpeko linea elektrikoak.

• Potentzia nahiz argiztapeneko instalazio elektrikoak (barne eta kanpokoak).

• Neurtze instalazioak.

• Kondentsadoreen bateriak, erdi eta behe-tentsioan.

• Goi nahiz behe-tentsioan instalazioak araudira egokitzea. Instalazioak osoak edo partzialak izan daitezke.

• Instalazio bereziak: megafonia, komunikazioak (zuntz optikoa), ahotsa eta datuak, telebista-zirkuitu itxia, sarbideen kontrola …

• Argiztapena.

• Prozesuen automatizazioa. PLCren bitartez egindako programazioa eta kontrola.

• Datuak ikuskatu, kontrolatu eta eskuratzeko sistemak (SCADA): Omron, Siemens …

• Abian jartzea.

Behar adina baliabide teknikoak eta giza baliabideak dituen tailer propioa dugu, non erdi nahiz behe-tentsioko era guztietako kuadroak muntatzen diren. Horra hor:

• Banaketa eta potentzia kuadroak.

• Argiztapen kuadroak.

• Kontrol eta protekzio kuadroak.

• Motorren kontrol zentroak.

• Kuadro bereziak.

• Tailerrean probak egin eta bezeroaren instalazioetan abian jartzea.

• Esperientzia nazionala eta nazioartekoa.

• Bezeroen instalazioetan zerbitzu ematea.

sat

Goi-tentsioko enpresa instalatzaile eta mantentzaile gisa Gipuzkoako Industria Lurralde Ordezkaritzako Erregistroan 20/EAT-3 zenbakiarekin erregistratuta gaude. Halaber, Behe-tentsioko enpresa instalatzaile eta mantentzaile gisa ere 20/EIBT-358 zenbakiarekin erregistratuta gaude.

Behe nahiz goi-tentsioan 24 orduko laguntza teknikoko zerbitzua jartzen dugu bezeroen eskura. Eta era guztietako instalazio elektrikoetan, mantentze prebentibo, prediktibo eta mantentze-lan zuzentzaileen programak eskeintzen ditugu. Besteak beste, mantentze-zerbitzu hauek ematen ditugu:

• Mantentze integrala.

• Azpi-estazio elektrikoak eta transformazio-zentroak.

• Transformadoreak aztertzea eta horiei olioa aldatzea.

• Piraleno edo poliklorobifeniloek kutsatutako ekipamendu elektronikoak kudeatzea.

• Erdi eta behe-tentsioko kondentsadoreen bateriak.

• Termografia infragorria.

• Instalazio bereziak: megafonia, komunikazioak (zuntz optikoa), ahotsa eta datuak, telebista-zirkuitu itxia, sarbideen kontrola …

• Argiztapen-instalazioak.

• Banaketa, potentzia, argiztapen, kontroleko eta bereziak diren kuadro eta armairuak.

• Goi eta behe-tentsioko instalazioak araudira egokitzeko ikuskapenak.

• Kontrol Erakunde Baimenduekin goi eta behe-tentsioko arauzko azterketa teknikoak kudeatzea.

• Laguntza teknikoa: lurrak neurtzea, “paso eta kontakto” tentsioak neurtzea, protekzioen selektibitatea, energia erreaktiboaren konpentsazioa eta hornikuntzaren kalitatea aztertzea, besteak beste.

• Telemantenimendua.

• Bezeroen instalazioetan zerbitzu ematea.

• Matxuren konponketa eta laguntza, eguneko 24 ordutan, 365 egun urtean.

• Matxurak berehala konpontzeko, transformadore-parkea eta material elektrikoaren biltegia.

• Transformadore alokairua.

Duela 10 urte baino gehiago, energia-aurrezkiaz eta efizientziaz aholku emateko, ecoconsulting izeneko aholkularitza energetikoko saila sortu genuen, kostuak murrizten lagunduko duen kudeaketa energetiko egokia aintzat hartu beharra baitago lehiakortasuna hobetzeko. Hauek dira aholkularitzaren bidez ematen ditugun zerbitzuak:

• Elektrizitate-hornidura kontratatzerakoan norberari egokitutako aholkua ematea.

• Fakturazio elektrikoaren azterketa eta analisia.

• Energia elektrikoa optimizatu eta horren kostuak murriztea: potentzia terminoa, energia terminoa, potentzia faktorea, penalizazioak.

• Merkatu librean elektrizitatea erosteko estrategiak: prezio finkoa, OMELen eta OMIPen indexatutako prezioa, prezio mistoa.

• Kontsumoen eta karga-kurbaren kontrola eta jarraipena.

• Enpresa merkaturatzaileei eta banatzaileei dagozkien kontuetan kudeaketak eta erreklamazioak egitea.

• Teleneurketa-sistemak.

• Punta kontrolagailuak eta automata programagarriak.

• Energia monitorizatu eta kontrolatzeko sistemak: argia, ura eta gasa.

• Energia Kudeatzeko Sistemak.

• Goi nahiz behe-tentsioari dagokien Ikuskaritza elektrikoak.

• Energia aurrezteko azterketak: argiztapena, konpresoreak …

• Diru-laguntzak eskuratzen laguntzea.

Euskadiko Energiaren Klusterreko eta Donostiako Energia Berriztagarrien eta Efizientzia Energetikoaren Klusterreko kideak gara.

Polígono Borda Berri • 11 • 20140 • Andoain • Gipuzkoa • Spain | T 943 300 500 • F 943 300 470 • euskabea@euskabea.com